XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Heriotzak hartu zuen besotan umea, eta gero umearen aitari esan zion familia mantentzeko langintza on bat eman behar ziola: MEDIKU.

Gaixoa bisitatzen zuenean, heriotza burukoan topatzen bazuen, elizakoak agintzeko; eta bera hankatan topatzen bazuen, gaixoari zer nahi jan-edan agintzeko.

Gero, beste medikuek ez omen zuten ikusten heriotza non zegoen, eta ez zioten igartzen, eta asko elizakorik egin gabe hiltzen zen.

Gizon hark entzute handia hartu zuen, eta asko irabazten zuen eta ondo bizi zen.

Gero, denbora pasata, topatu zuen bidean berriro ere Heriotza, eta honek nola zebilen galdetu zion.

Eta ondo bizi zela erantzun zion.

Heriotzak esan zion orduan berak ere hil egin behar zuela.

Eta PATER NOSTER bat errezatzeko agindu zion, hauxe errezatuta hilgo zela eta.

Hura errezatu arteko bizia bazuen, ondo zegoela erantzun zion gizonak.

Gero aldegin zion Heriotzari, eta aurrera joan zen.